Bertakoak

Bertakoak

Barakaldon bizi direnek, hots, bertakoek, agiriren bat (txartela edo berezigarria) izan beharko dute bertan bizi direla egiaztatzeko. Txartel hori Dornier-en bulegoan eskatuko dute: San Juan kalea, 23, lokala. 

Barakaldoko Udalak gune baterako edo askotarako emango ditu bertakoen ibilgailuentzako txartelak, ibilgailuek betekizun hauek betetzen badituzte:

  • Barakaldon bizi den, udal-erroldan dagoen eta txartelaren gunearen barruan izena eman duen pertsona fisiko baten izenean matrikulatuta egotea.
  • Titularraren erroldatze-helbidea eta zirkulazio-baimenean agertzen den helbidea bat etortzea.
  • Ibilgailua Barakaldoko Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zergaren Erroldan egotea, aurreko ataletan adierazitako titulartasunarekin eta helbidearekin bat etorriz.


Eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu bertakoen txartela eskuratzeko:

  • Eskabide-orri ofiziala, behar bezala beteta.

Para darte un servicio más personalizado, utilizamos cookies propias y de terceros. Si sigues navegando, entendemos que aceptas su uso. Informazio gehiago