Pribatutasun Politika

Barakaldoko Udalak indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen datuak babesteko segurtasun mailak betetzeko konpromisoa du; horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak ezarriko ditu, galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea eta bestelako arriskuak saihesteko. Barakaldoko Udala behartuta dago tratatuko dituen datu pertsonalak isilpean gordetzera. Lana egiteko erabiltzaileen datuak atzitu behar dituzten gure langileek beste inork ez  dute izango horretarako baimena.

Datuak jaso baino lehen, pribatutasun politika honek arautzen dituen alderdi orokorren berri emango zaio datu horien titularrari, datuak tratatzeko berariazko baimen argi, zehatz eta zalantzarik gabea eman dezan, honako alderdi hauekin bat:

1. Datu pertsonalak tratatzeko arduraduna

  • Datu pertsonalak tratatzeko arduraduna Barakaldoko Udala da. Helbidea: Herriko Plaza, 1, 48901 Barakaldo, Bizkaia.
  • Barakaldoko Udalak datuak babesteko arduradun bat izendatu du. Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorraren (EB) 37.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
  • Datuak babesteko arduradunaren harremanetarako helbide elektronikoa: dpd.dbo@barakaldo.eus

 

2. Datu pertsonalak tratatzearen xedea

  • Biltzen diren datu pertsonalak hainbat xedetarako erabili dira, zerbitzua ematen duten udal zerbitzuen arabera, eta, nolanahi ere den, interesdunekin harremanetan izateko eta Udalak ematen edo eskatzen dituen zerbitzuen kudeaketa egiteko.Egoera jakinetarako helburu zehatzagoak webguneko inprimakietan, paper inprimakietan, esapideetan edota karteletan, informazio oharretan eta informazio osagarrietan ematen den informazioan adieraziko dira.

 

3. Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa

  • Udalari datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa ematen dion oinarri juridikoa askotarikoa izan daiteke: interesdunen baimena, Udalak lege betebehar bat gauzatzea, edo interes publikoagatik nahiz botere publikoak erabiliz gauzatutako zerbait egitea. Interesdunaren funtsezko interesak babestea edo kontratu bat egikaritzea ere izan daiteke oinarri hori.
  • Tratamenduaren oinarria interesdunaren baimena denean, onespena zalantzarik gabe ematen du datuak ematen dituenean, eta emate hori bera hartzen da onespena adierazten duen egintza argitzat. Baimen hori edozein unetan ezereztu ahalko da; horretarako, interesduna tratamenduaren arduradunarekin harremanetan jarri beharko da, postaz edo webgune honen bidez.

 

4. Datu pertsonalak kontserbatzeko epea

  • Datu pertsonalak jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den epean gordeko dira, baita xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den epean ere. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritakoa bete beharko da.

5. Datu pertsonalen hartzaileak

  • Jasotzen diren datu pertsonalak ez zaizkie Barakaldoko Udalekoa ez den inori emango, legeak hala egitea eskatzen duenean salbu; hor sartzen dira beste administrazio publiko batzuei dituzten eskumenak direla eta egin behar zaizkien jakinarazpenak,  epaitegi eta auzitegiei nahiz beste edozein erakunde nahiz entitate pribatu nola publikoei egindakoak, haiekin  gizarte, kultura edo  bestelako proiektuak gauzatzeko akordioak erdietsi badira.

 

6. Eskubideak eta horien erabilera

  • Datuak babesteko araudian, zenbait eskubide ematen zaizkie Barakaldoko Udalak tratatuko dituen datuen titular direnei, eman ere, honako eskubideok ematen dizkie:
    • Datuak eskuratzeko eskubidea.
    • Datu okerrak edo zehaztugabeak zuzentzeko eskubidea.
    • Datuak ezabatzeko eskubidea (ahanzte eskubidea), datuek jatorrizko xedeak erdiesteko beharrezkoak izateari utzi diotenean edo baimena kendu denean.
    • Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea.
    • Datuak eramateko eskubidea, egoera partikular bati loturiko arrazoiak direla eta.
    • Datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea.
    • Datuen tratamendu automatizatuan bakarrik - profilen prestatzea barne -  oinarritzen diren erabakien pean ez egoteko eskubidea, .

Interesdunek edozein unetan erabili ahalko dituzte eskubide horiek; horretarako, idatzizko eskaera sinatua helarazi beharko diote Barakaldoko Udalari, edozein udal informazio puntura joz edo eskaera tratamenduaren arduradunaren helbidera bidalita, betiere interesdunaren nortasuna egiaztatuta, eskubide guztiz pertsonalak baitira. Eskaerak honako datu hauek izan beharko ditu: interesdunaren izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia (NA, pasaportea edo nortasuna egiaztatzeko beste edozein dokumentu; eskaera postaz bidaltzen bada, dokumentuaren fotokopia erantsi beharko da), jakinarazpenetarako helbidea eta erabili nahi den eskubidearen eduki zehatza.

Halaber, interesdunak Euskadiko Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean ere jar dezake erreklamazioa.

 

Baldintza hauek onartzea

Web atari hau erabiliz gero, ulertuko dugu erabiltzaileak arretaz irakurri duela dokumentua, eta hango aholkuak ulertu dituela eta haiei jarraitu diela.

Web atari hau atzitu eta erabiltzen dutenek adierazten dute berariaz eta baldintzarik gabe onartzen dituztela atzitzeko unean argitaratuta zeuden baldintzak eta jarraibideak.

Web atari honen erabiltzaileak hitz ematen du bertako edukiak eta zerbitzuak behar bezala eta modu zilegian erabiliko dituela, eta ez duela legez kanpoko jarduerarik edo fede onaren nahiz ordena publikoaren kontrakorik egingo. Horrez gain, ez du beste pertsona fisiko edo juridikoren baten tokia hartzeko jarduerarik egingo, ez eta sistema, zerbitzariak edo edukiak deskonektatzea, aldatzea, urratzea edo oztopatzea dakarren jarduerarik ere. Bukatzeko, ez du web atarian instalatuta egon daitekeen babes gailurik edo segurtasun sistemarik ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatuko.

Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin edo bertan ematen diren aholkuekin, web ataria ez erabiltzeko eskatzen diogu. Erabilera baldintza  hau aldatu behar dela uste dugun unean bertan aldatzeko eskubidea  dugu beti, hala egitea beharrezkotzat jotzen dugunean. Aldaketa horiek egin ondoren erabiltzaileak webgune hau eta Barakaldoko Udalaren beste web atari batzuk erabiltzen jarraitzeak, aldaketak onartzea dakar berekin

 

Para darte un servicio más personalizado, utilizamos cookies propias y de terceros. Si sigues navegando, entendemos que aceptas su uso. Informazio gehiago