Errenteriako aparkamendu aratua
Barakaldoko bide publikoko APARKALDI MUGATUKO TRAFIKO ETA APARKAMENDUAREN ORDENAMENDUAren zerbitzua (TAO), udalerrian mugikortasuna sustatzen laguntzen duen udal-zerbitzuetako bat da. Era berean, atmosferaren kutsaduraren kontra borrokatzen duen faktoreetako bat ere bada.
Behar bezala administratutako zerbitzu batek, aparkatzeko toki baten bila hara-hona dabiltzan ibilgailuen kopurua gutxitzen du eta, ondorioz, bide publikoen gainerako erabiltzaileak arinago ibiliko dira.
Herriko merkataritza-sektorearen beharrei konponbidea ematen die, bezeroek aparkatzeko toki libre gehiago izango baitute establezimenduetatik hurbil.
Aparkatzeko tokiaren bila aritzeko denbora gutxitzen du gainera; hots, tokia aurkitzeko itxaronaldia laburtu egiten da.
Aparkalekuak arautzean “asaldura” trafikoa murrizten denez, hau da, ibilgailu gutxiago eta denboraldi laburragoan dabilenez, auto-ilarak saihestu egiten dira eta atmosferaren kutsadura gutxitu egiten da.