Parkimetroa

Parkimetroa

Barakaldok parkimetro bat jarri du barakaldarren zerbitzura:

Udal-tasa txanponen bidez ez ezik, aurreordainketa-txartelaren bidez ere ordain dezaten. Aurreordainketa-txartelak eskuratzeko, galdetu Dornier-eko langileei edo joan erabiltzailearentzako arreta-bulegora. 

Gogoan izan parkimetroak ez duela diru xeherik itzultzen; beraz, zenbateko zehatza sartzea edo aurreordainketa-txartela erabiltzea gomendatzen dizugu. 

 

Parkimetroa nola dabilen

>> Informazio orokorra

Zure aparkalekutik hurbil honen antzeko parkimetro bat aurkituko duzu. Dornier S.A.-k erabiltzen dituen parkimetro guztiak ekologikoak dira: eguzki-energiarekin edo pila ez-kutsatzaileekin dabiltza.

Parkimetroek zerbitzua erabiltzeko argibideak emango dizkizute. Hautatu gune aktiboak irudiaren gainean eta dagokion informazioa izango duzu eskuragarri.

DORNIER S.A.-k erabiltzen dituen parkimetroek elbarrien erabilerraztasunari buruzko arautegi europarra betetzen dute.

Para darte un servicio más personalizado, utilizamos cookies propias y de terceros. Si sigues navegando, entendemos que aceptas su uso. Informazio gehiago