Maiz egiten diren galderak

Maiz egiten diren galderak

Zure erosotasunerako, eskudirutan ez ezik banku-txartelaren bidez edo Telpark aplikazioaren bidez (www.telpark.com)  ere ordain dezakezu aparkaldi mugatuko gunea. Kontsultatu argibideak parkimetroan, baina, zalantzarik baduzu, galdetu Dornier-eko langile bati, atseginez argituko dizkizu.

Telefono mugikorrentzako Telpark aplikazioaren bidez, zure aparkamendua eroso kudeatu eta ordain dezakezu. Kontsultatu Telparken web-orriaren (www.telpark.com) ohiko galderen atal osoa zure zalantzen erantzuna aurkitzeko.

Hautatu "Bilatu aparkalekua" etxeko orrian. Idatzi "Barakaldo" testu-bilatzailean eta sakatu “Bilatu”. Nahi baduzu, nabigatzailearen bidez hauta dezakezu Barakaldo mapan.

Aparkamendua arautzen duen Udal Ordenantzaren arabera, 48 ordu dituzu tiketean edo Telparken adierazitako denbora gainditzeagatiko salaketak baliogabetzeko. 48 orduko epea salaketa jarri den ordutik hasiko da zenbatzen.

Aparkatzeko denbora baimendua gainditzeagatik jartzen direnak bakarrik baliogabe daitezke eta horien zenbatekoa 9 €-koa da.

Aparkaleku-tiketak bi zati ditu: ibilgailuaren barruan ikusgai jartzen duzuna eta beste bat, txikiagoa, frogagiri gisa erabil dezakezuna. Gastuak justifikatzeko, tiket bera erabil dezakezu. Tiketak bi zati ditu: bata ibilgailuaren barruan ikusgai jartzeko eta bestea zurekin eramateko modukoa.

Ordaintzen den zenbatekoa udal-tasa da eta, hortaz, ez da gastu kengarria zergei dagokienez. Horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo Barakaldoko Udaleko Udal Zerbitzuen Arlora. Zure udaleko Ogasun Zinegotzitzak emango dizu horri buruzko informazio gehigarria. Gastuak justifikatzeko, tiket bera erabil dezakezu. Tiketak bi zati ditu: bata ibilgailuaren barruan ikusgai jartzeko eta bestea zurekin eramateko modukoa.

Hiriko zerbitzuak amaitu ostean ateratzen badugu tiketa, parkimetroak hurrengo egunerako balio izango duen tiketa emango digu, sartutako zenbatekoari dagokion denboraz. Tiketa ordutegitik kanpo ateratzen baduzu, tiket horren aparkaldia zerbitzua hasi eta hurrengo ordutik zenbatzen hasteko programatu da parkimetroa; hots, tiketa astelehenetik ostiralera 14.00etan aterako bazenu, tiket horretan agertuko den aparkaldia egun horretako 16.30etik aurrera hasiko litzateke zenbatzen, zeren eta ordu horretan berriz hasten baita bide publikoko aparkamendu araupetua. Tiketa igande batean aterako bazenu, tiketaren aparkaldia asteleheneko 9:30etik aurrera hasiko litzateke zenbatzen.

Ea est modi et quo consequuntur sit. Ut unde animi omnis sit corrupti illum qui. Voluptate eveniet quis voluptatem. Dolore praesentium odit modi voluptatibus at. Rem deserunt id recusandae rerum repellendus omnis qui. Minus ullam exercitationem quia dignissimos accusamus officiis odio dolore. Quia commodi excepturi facere aut. Nesciunt debitis voluptates dolorem ea molestiae at. Voluptatem ducimus blanditiis molestiae quaerat vero rerum voluptate quia. Necessitatibus praesentium quasi quos placeat nihil. Debitis incidunt totam facilis sunt officia. Iusto ea qui autem dolores quo libero qui magnam. Provident et iusto et aut saepe. Id quidem quam alias voluptatibus quas unde est. Quas et est ducimus. Aliquid laboriosam mollitia aut accusantium quisquam et. Dolor ducimus nihil voluptate quis. Eligendi inventore quidem et ut velit rerum excepturi.

Udalak enpresa pribatu bat kontratatuko du, lehiaketa publiko bidez, aparkamendu arapetuko zerbitzua kudeatzeko eta, hortaz, enpresa hori arduratuko da, agenteen bidez, ordenantza betearazteaz. Kontrolatzailea, zerbitzua zuzen ibiltzeko lan egiten duten beste pertsona batzuk bezala, Udalak kontratatu duen enpresa pribatuko langilea da.

Aparkamendua arautzeaz arduratzen diren agenteei hainbat gune esleitzen zaie; ez dago, beraz, denbora zehatzik puntu zehatz batetik igarotzeko. Ibilgailu-txandaketa handien dagoen guneetan, agenteak presentzia handiagoa izango du. Aparkamendu araupetuaren gaineko ordenantza ikuskatzeaz arduratzen diren Dornier-eko langileak aldi oro igarotzen dira gune araupetuetatik.

Parkimetroak aparkaleku araupetuetatik hurbil daude jarrita zuk ibilgailua aparkatzen ematen duzun denbora erraztu eta laburtzeko. Hala ere, kortesiazko denbora uzten da makinara tiketa ateratzera joan eta ibilgailura –tiketa beribilaren haizetakoaren barnealdean jartzeko– itzul zaitezen. Kontrolatzaileak ordenantza betearazi behar du, eta tiketean adierazitako denbora gainditzea zigorgarria da, hots, tiketean agertzen den denbora gainditu bada, kontrolatzaileak zigorra jar dezake.

Makinan salaketa bat baliogabetzeko, baliogabetze-frogagiriaren erdia sartu beharko duzu, salaketaren oharrarekin batera, eman zaizun gutun-azalean eta makinaren buzoian sartu. Gorde frogagiriaren erdia, hori baita sartu izanaren froga fisikoa, eta erreklamaziorik badago erabili ahal izango duzu.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuren bat eskatu nahi baduzu, jo Barakaldoko Udaleko Mugikortasun Sailera.

Indarreko baimen ofiziala duten ibilgailuak ordaintzetik salbuetsita daude. Mugikortasun urriko txartelak originala izan behar du eta kanpotik argi ikusteko moduan egon beharko du.

Telpark aplikazioaren bidez ordaindu baduzu eta salaketa jarri badizute eta salaketaren ordua ordutegi ordainduaren barruan badago, aplikazioak berak kudeatuko du gorabehera hori. Horretarako, jar zaitez harremanetan Telpark-en laguntza-zerbitzuarekin, hemen: Aukera gehiago > Kontaktua. Edo bidali idazkia hona: soporte@telpark.com

Bertakoen onurak lortzeko erroldatuta egon eta gune araupetu batean bizi beharra dago, eta gainera egoera hori egiaztatzen duen bereizgarria lortu. Hemen duzu eskuragarri egin beharreko izapideari buruzko informazio gehiago.

Pertsona fisikoenak diren ibilgailuentzako bertakoen txartela izapidetzeko, kale araupetu batean bizi behar da eta gidari asegurudunak agertzen diren ibilgailuaren aseguruaren originala eta fotokopia aurkeztu. Dagokion gunearen barruan, gune araupetuko kale batean edo, araupetuta ez badago, kale baimendu batean bizi beharra dago (kontsultatu hemen kaleen zerrenda).

Ordenantzan ezarrita dagoen aplikazio-eremuan erroldatuta dauden eta enpresak utzitako ibilgailua (ibilgailuaren jabea enpresa bada edo ibilgailua finantza-alokatze kontratu bati lotuta (renting edo leasing) badago) duten pertsona fisikoek lor dezakete bertakoen bereizgarria. Eskatzaileak enpresaren baimena eduki beharko du ibilgailua modu bakar eta esklusiboan erabiltzeko, eta lan-ordutegitik kanpo, eta hori modu frogagarrian egiaztatu beharko da. Horretarako, artikulu honetan adierazitako agiriak ez ezik, hauek ere aurkeztuko dira: a) enpresaren legezko ordezkariak sinatutako agiria, eskatzailea ibilgailuaren erabiltzaile bakarra eta esklusiboa dela egiaztatzen duena, eta erabiltzaileak ibilgailua lan-ordutegitik kanpo erabiltzeko baimena duela egiaztatzen duena, b) ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren fotokopia, c) ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartelaren fotokopia.

Bertakoei ez zaie, inolaz ere, txartel bana baino gehiago emango.

Telpark metodoaren bidez aparkatzeko tasa telefono adimendun batez edo ordenagailu batez ordain daiteke web bidez, edonondik; hortaz, ez da tiketa jarri eta aldatu behar zerbitzua ordaintzen den bakoitzean edo ordutegia luzatzen den bakoitzean.Telpark erabiltzeko eta horren abantailez gehiago jakiteko, jo hona. 

Para darte un servicio más personalizado, utilizamos cookies propias y de terceros. Si sigues navegando, entendemos que aceptas su uso. Informazio gehiago