Pribatutasun Politika

1. Tratamenduaren arduraduna

Ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamendurako arduraduna da Empark Aparcamientos y Servicios, SA (“Empark”), IFK A78320736. Arduradunarekin harremanetan jartzeko datuak:

  • Posta helbidea: Avenida del General Perón, 36, 1. solairua, 28020.
  • Telefonoa: 91 54 68 900

Empark Taldeak (Dornier talde horren parte da), Datuen Babeserako Ordezkari bat izendatu du. Horren aurrean adierazi ahalko duzu zure datu pertsonalen erabilerari lotutako edozein gai. Hauek dira harremanetarako datuak:

  • Posta helbidea: Avenida del General Perón, 36, 1. solairua, 28020.
  • Helbide elektronikoa:dpo@empark.com

2. Tratamenduaren helburuak, lege oinarriak, eta datuak kontserbatzeko epeak

a).Kontsultak eta informazio eskariak

Zure datuak harremanetarako inprimakiaren bidez bidaltzen diguzun zerbitzu bati dagokion kontsulta edo informazio eskariari arreta emateko, kudeatzeko eta erantzuteko erabili ahalko dira. Inprimakia ondorengo loturan topatu dezakezu:http://otabarakaldo.empark.es/eu/herritarrentzako-arreta, edo web orriaren email ofizialaren bidez:otabarakaldo@empark.es. Tratamendu hauen lege oinarria da kontsultatzeko emaila bidaltzean edo aurretik adierazitako loturan betetzen duzun inprimakia betetzean ematen diguzun baimena.

Emandako datu pertsonalak zure kontsulta edo informazio eskaria kudeatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren bitartean mantenduko dira. Epe hori igarotzean, datuak behin betiko ezabatuko dira.

 b).Hautapen prozesuetako ezarpenak

Zure datuak dagokion hautapen prozesua kudeatzeko edo lanpostu baterako ere erabili ahalko dira, urte beteko epean hautapen prozesu zehatz batean parte hartzen ez baduzu. Erabilera honetarako lege oinarria kontratu aurreko neurrietan da, hautapen prozesuaren helburua lan kontratazio posiblea den heinean.

Emandako datu pertsonalak hautapen prozesu zehatz bati amaiera emateko edo lanpostu baten eskaintza bilatzeko beharrezkoak diren bitartean mantenduko dira, urte batez. Epe hori igarotzean, datuak behin betiko ezabatuko dira.

c).Bezeroak ez direnei merkataritza jakinarazpenak eta aukera profesionalak bidaltzea

Onartzen baduzu, zure datuak aparkaleku eta ordainketa elektronikoko sektoreekin lotutako Empark Taldearen edo hirugarrenen produktu edo zerbitzuak bidaltzeko erabiliko dira, edo gurekin lan egiteko aukera profesionalak bidaltzeko. Erabilera hauen lege oinarria zuk emandako onarpena da. Zure datuak onarpena ukatu arte erabiliko dira, eta orduan behin betiko ezabatuko dira. Emandako onarpena Politika honen 4. atalean dauden bideen bidez ukatu ahalko duzu.  

d).Gure bezeroen datu pertsonalen  erabilerak

Gure produktu edo zerbitzuren bat kontratatu baduzu, zure datuak produktu edota zerbitzu horiek kudeatzeko erabiliko dira.

Modu osagarrian, Emparkek zure datu pertsonalak erabili ahalko ditu dagokion edozein legezko betebehar betetzeko, zerga betebeharrak barne eta, hala badagokio, ezar daitekeen tokiko araudia.

Emparkek bere bezeroekin harremanetan jar daiteke euren interesekoak izan daitezkeen kontratatutakoen antzekoak diren eta Emparkek eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuen berri emateko. Helburu hau garatzeko, zure datuak perfilazio/segmentazio teknikak ezartzeko erabiliko dira, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuak zure interes eta beharretara ahalik eta gehien egokitzeko aukera ematen dutenak.  Analisi honetan datu demografikoak zein kontratatutako produktu motari dagozkionak aintzat hartu ahalko dira.

Bezeroak onartzen badu, bere datuak ere erabili ahalko dira Empark Taldeak edo hirugarrenek eskainitako beste produktu edo zerbitzuen gaineko informazioa emateko, aparkaleku eta ordainketa elektronikoko sektoreekin lotutakoak. Helburu hau garatzeko, zure datuak perfilazio/segmentazio teknikak ezartzeko erabiliko dira, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuak zure interes eta beharretara ahalik eta gehien egokitzeko aukera ematen dutenak. Analisi honetan datu demografikoak zein kontratatutako produktu motari dagozkionak aintzat hartu ahalko dira.

Era berean, bezeroak onartzen badu, bere datu pertsonalak Empark Taldeko enpresei edo aparkaleku eta ordainketa elektronikoko sektoreekin lotutako hirugarren enpresei eman ahalko zaizkie, enpresa hauek merkaturatzen dituzten produktu eta zerbitzuen gaineko informazioa emateko zurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Bezeroak emandako onarpena edo merkataritza jakinarazpenak jasotzea ukatu ahalko du Politika honen 4. atalean dauden bideen bidez.

Bezeroen datu pertsonalak aurretik adierazitako helburuetarako beharrezkoak diren bitartean mantenduko dira. Onartu dituzun erabiletarako, zure datuak onarpena ukatu arte erabiliko dira. Helburu hauetarako beharrezkoak ez direnean, datuak blokeatuko dira ekintza administratibo edo judizialetan erabiltzeko edo defentsarako beharrezkoak diren bitartean, eta horretarako bakarrik desblokeatu eta erabili ahalko dira. Epe hori igarotzean, datuak behin betiko ezabatuko dira.

3. Datu pertsonalen hartzaileak

Zure datu pertsonalak Administrazioei, Agintaritzei eta Erakunde Publikoei eman ahalko zaizkie, baita Epaitegi eta Auzitegiei ere, ezar daitekeen araudiak horrela agintzen duenean.

Halaber, zure datu pertsonalak erabili ahal izango dituzte Emparkek kontratatzen dituen edo kontratatu ditzaketen zerbitzu hornitzaileek, eta tratamendu arduradun izaera dutenek, baita Empark Taldeko enpresek ere, aurretik adierazitako helburuak kudeatzeko helburuetarako bakarrik.

Zure datu pertsonalak Empark Taldeko enpresei edo aparkaleku eta ordainketa elektronikoko sektoreekin lotuta dauden hirugarren enpresei ere eman ahalko zaizkie, gure bezeroak hori onartu badu, betiere.

Empark Taldeko enpresen zerrenda ikus dezakezu lotura honetan: https://www.empark.com/es/es/listado-de-sociedades-del-grupo-empark

4.  Interesdunak bere datu pertsonalen erabilerarekin lotuta dituen eskubideak  

Momentu bakoitzean ezar daitekeen araudiak ezartzen dituen kasuetan eta hedapenaren arabera datuen sarrera, zuzenketa, ezeztatzea, erabileraren muga eta portabilitate eskubideak erabili ahal izango dituzu.

Edozein momentutan, emandako onarpena kendu eta merkataritza jakinarazpenak jasotzea ukatu ahal izango duzu.

Eskubide hauek gauzatzeko Empark/Dornierekin jar zaitezke harremanetan, bide hauetatik:

  • Posta bidez, NAN, pasaportea edo identifikatzen zaituen beste edozein dokumentuaren kopia atxikiz, baita eskaria azaltzen duen dokumentua ere, hona bidalita: Empark Aparcamientos y Servicios, SA, Avenida del General Perón, 36, 1. solairua -Departamento de Atención al Cliente RGPD.
  • Posta elektronikoa bidalita dpo@empark.com helbidera, informazio honekin: interesdunaren izen-abizenak, Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo identifikatzen zaituen edozein dokumenturen fotokopia, eta eskaria azaltzen duen dokumentua.

Era berean, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat jartzeko duzun eskubidea ere jakinarazten dizugu.