Lege Oharra

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Azaleran erregulatutako aparkaleku jarduera zentralizatzen duen Empark Taldeko enpresa den Dornierren titulartasuneko www.otabarakaldo.com web orria ari zara bisitatzen.

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean jasotako informazio eginkizuna betez, ondorengo lege alderdi hauek jakinaraziko dira:

  • Web orrialdearen arduraduna: DORNIER S. A.
  • IFK. A5869497
  • Gizarte Helbidea:Av. del General Perón 36, 1. solairua, 28020 Madrid.
  • Harremanetarako emaila: otabarakaldo@empark.es
  • Telefonoa:(34) 915468900
  • Erregistro datuak: Madrileko Merkataritza Erregistroan izena emanda, 3.892 Alea, 8. Atala, 53. Folioa, M-65.265 Orria, 3. Izen-ematea.

WEB ORRIA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1.- Aurretiko kontsiderazioak

Legezko baldintza hauek web orri honen baimendutako legezko erabilera arautzen dute. Horien lege arduraduna Dornier, SA da. Baldintza Orokor hauek web orriaren jabeak Interneteko erabiltzaileen esku dohainik jartzen dituen sarrera eta erabilera arautzen dituzte. Web orrian sartzeak horiek erreserbarik gabe onartzea dakar. Erabiltzailearen eremuaren erabilerak edo produktu edo zerbitzuak eskuratzeak kasu bakoitzean aurreikusitako baldintza bereziak jarraituko dituzte. Zerbitzu horiek erabiltzean onartutzat hartuko dira.

Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea, aurrerantzean LSSI, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Araudia -datu pertsonalen erabilerari eta datu horien zirkulazio askeari dagozkion pertsona fisikoen babesari dagokiona, eta 95/46/EB Zuzentaraua (datuen babeserako Araudi orokorra) deuseztatu zuena- betetzeko ondorioetarako, erreferentziazko domeinuaren jabeak jakinarazten dizu Web orrialdearen helburua publizitatea eta informazioa ematea dela. Era berean, enpresarekin harremanetan jartzeko edo enpresaren zerbitzuen informazio xeheagoa eskatzeko aukera ematen dizu.

2.-Jabetza Intelektuala eta Industriala

Website honetako testu, irudi, logo, zeinu bereizgarri, soinu, animazio, bideo, kode iturria eta gainontzeko irudi oro Dornier, SArenak dira, edo horien erabilera eskubidea du, behintzat. Zentzu horretan indarrean dauden jabetza intelektual eta industrialaren araudiak babestutako obra bezala ezartzen dira. Debekatuta dago web orri honetan bildutako edukiak eskualdatzea, zabaltzea, erreproduzitzea edo zati batean edo osotasunean gordetzea, titularrak aurretik eta berariaz onartzen ez badu. Dena den, erabiltzaileek websiteko edukiak erreproduzitu edo gorde ahalko dituzte erabilera pertsonalerako. Debekatuta dago website honetako elementu edo edukiak erreproduzitzea irabazi asmoetarako edo merkataritza helburuetarako.

3.- Sartzeko baldintzak 

Dornier, SAk Web orrialdean agertzen den informazioa, haren konfigurazioa eta aurkezpena, sartzeko baldintzak, kontratazio baldintzak eta abar aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena du, edozein momentutan eta aurretik abisatu gabe. Web orrialdearen arduradunak ez du bermatzen orrialdean edo orrialdearen edukian sartzean etenak edo akatsak egongo ez direnik, ezta orrialdea eguneratuta egongo denik edo birusik izango ez duenik, edo zure sistema informatikoan alterazioak sor dezakeen beste elementurik izango ez duenik ere. Dornier SAk orrialdea erabili eta birus informatikoek edo beste motatako elementu informatikoek sortutako edozein kalte pairatu dezakeen pertsona edo enpresarekin edozein kontratu edo kontratuz kanpoko erantzukizun oro ukatzen du. Web orrialdearen titularrak ez du bere gain hartuko bertan agertzen den informazioa baimenik gabe erabiltzeagatik edo hirugarrenek emandako zerbitzu eta iritziengatik sortzen den ondorio edo kalterik.

4.- Loturengatiko erantzukizuna

Web orrialdearen arduraduna den enpresak Web honekin lotutako beste orrialdeetan ematen den zerbitzu edota informazioagatiko erantzukizun oro ukatzen du. Dornier SAk ez ditu kontrolatzen eta ez du ikuskaritzarik egiten horien lotura jartzen duenean, eduki hauek ezar daitekeen legedia betetzen dutela ulertzen baitu. Dena den, beste orrialdeetarako loturak erabiltzeak ez du esan nahi horien edukiaren ardura edo jabetza duenik. Halaber, ez du esan nahi horietan ematen diren aldaketak edo informazioak ikuskatu edo onartzen dituenik. Horiek bisitatzean, zuhurtziaz jokatzea eta web horietan adierazitako behin-behineko lege baldintzak kontsultatzea aholkatzen dizugu. Dornier, SAk ez du lotutako lekuen funtzionamenduarekin, eskuragarritasunarekin eta jarraikortasunarekin erlazionatutako kalteen ardura.

5.-Ezar daitekeen legea eta jurisdikzioa

Lege Ohar honek Espainiako legediari jarraituko dio.

Dornier SAk zein erabiltzaileak bat datoz arau hauek interpretatzean, betetzean edota gauzatzean sor daitekeen edozein desadostasun Madril kapitaleko Epaitegi eta Auzitegien menpe egongo direla, eta dagozkien beste edozein foru berariaz ukatzen dute.